XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEEN CHOKOA

Paper eskasaz chuhurra izana gatik astekari huntan emana zaukun tokia, aste bakotch nahi ginuke lerro hautan Eskualdun gazte guzieri mintzatu. Zertaz bada? Gure ustez gazteentzat zerbait intres duketen gauza guziez.

Bainan egundanik hasteko, bi hitz bakharrik gure atseginaren erraiteko bi azken urthe hautan ikusirik eskualdun gazte moltcho bat alchatzen gure arbasoen mintzaira et ohidura guzien berriz phiztarazteko.

Eskual-Herri guzian nork ez ditu ezagutzen, omenez bederen, Biarritzeko Olaeta-dantzariak? Halaber Uztaritzen, Hazparnen, Kambon, Milafrangan, Itsasun, Baigorrin, Larressoron eta bertze asko lekutan, danza eta kantu zaharreri berriz eman dire gazteak.

Gehiago dena, Pariseko eta Bordaleko ikasleak, beren jauntto eta chapeldun aireekin, makil dantza eta mutchikoetan ez omen dira azken. Azkenik jakin dugu hiritar Eskualdun batzu eskuararen ikhasteari jokatzen hari direla... Ongi hiritarrak! Eskuaraz mintzatzeko ahalgez, arrotz mintzoari buruz hasiak baitira baserritarrak edo kampagnarrak, behar bada noizbait ahalgetuko dira berriz ere, bainan aldi huntan arrazoinekin, ikusiz berek baino hobeki eskuara dakitela hiritarrek! MICHEL

PILOTAZ.- Berri laburrak: Donibanen, Laduche-Aguerre, 50; Saint-Martin: Dongaitz, 37.

Maulen, partida bera: Laduchek irabazi, azken hamazazpi kintzeak lerroan eremanik; Dongaitz unhatua zen. Miarritzeko trinketean, Garmendia-Sein, 50; Vivier-Damestoy, 39, hauk bethi gibelean joanik. BEHARIA

Alemanian langile edo presoner direneri izkiriatzeko

Croix-Rouge Française delakoak hel-arazten ahal ditu familiako berriak hogoi-ta-bortz hitz aldi bakotch. Galda paperak: Délégation Départementale de la C.R.F., 6, rue Gachet (1er étage), PAU (Basses-Pyrenees).